Mobilizazio antifaxistak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herrian, salatzeko ultraeskuina migratzaileak deshumanizatzen ari dela

  • Elkarretaratze faxistak egingo dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Ceutakoa "inbasioa" izan zela argudiatuta. Horri erantzunez, hainbat kolektibok mobilizatzeko deia egin dute hiru hiriburuetan, eta Iruñean. Ohartarazi dute eskuin muturra egoera baliatzen ari dela diskurtso faxista zabaltzeko, eta "ezinbestekoa" dela hori geldiaraztea.


2026ko abuztuaren 31n - 09:34
Azken eguneraketa: 2026-09-02 09:46
Eskuin muturraren mobilizazio arrazista Ceutan, ostiralean. EFE
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Lehenik migratzaileen aurkako mezu arrazistak zabaldu zituzten sareetan; gero, hondartzako kanpalekuak erre zizkieten; eta, orain, mobilizazio faxistak antolatu dituzte. Ceutako (Espainia) egoeraren harira, bolo-bolo ari da zabaltzen eskuin muturra. Hain justu, asteazkenean, irailaren 2an, mobilizatzera dei egin du ultraeskuinak, eta Hego Euskal Herriko zenbait hiriburutan ere egingo dituzte elkarretaratzeak; Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte, Bizkaiko Voxek, Gasteizko PPk eta Donostiako Lo que no te cuentan de Donosti kanalak deituta. 

Horren aurrean, Euskal Herriko hainbat kolektibok eta mugimenduk mobilizazio antifaxistak antolatu dituzte Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen, arrazakeriaren eta faxismoaren aurka, Ez nahastu etsaiz lelopean. 20:00etan izango dira elkarretaratzeak, hiriburuetako udaletxeen parean. Gedar kazetak jaso du albistea. 

Kolektiboek salatu dute begirada "miseria sortzen" duenarengan jarri behar dela, eta ez "miseria pairatzen" duenarengan, hau da, fokua migratzaileak deshumanizatzen ari direnengan jarri behar dela. Era berean, ohartarazi dute eskuin muturra eta faxistak egoera baliatzen ari direla migratzaileen aurkako mezu arrazistak zabaltzeko, eta "beharrezkoa" dela hori geldiaraztea. 


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...