argia.eus
INPRIMATU
Miren Goikoetxea: “Egunaren arabera euskaldunagoa edo australiarrago naiz”
  • "Beste planeta bat da. Jendea jator-jatorra izan da, hori bai. Ezagutu gabeko jendea, eta segidan esaten ziguten: 'Etorri gure etxera afari jaten!', 'etorri gure etxera kafe bat hartzen!'. Nik, 'Ez zaitut ezagutzen eta, nola joango naiz zure etxera?'. Lagun moduan, Turkian ezagutu dugu jenderik onena. Batzuetan larregi ere bazen. Han txoratuta daude umeekin. Gauzarik inportanteena umeak dira eurentzat. Bazoaz kaletik, zeure umearekin, eta jendea geratu eta: 'Aizu, zergatik ez darama txapela zure umeak?'. 'Eta zergatik eraman behar du, ba, 22 gradu daude eta!'. 'Bai, baina haizea dabil, eta baliteke min egitea belarrian'. Horrela! Larregi kezkatzen dira. Azkenean, kasurik ere ez nien egiten".

2008ko urtarrilaren 10
Miren Goikoetxea (Argazkia: Zaldi Ero)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2118/egunaren-arabera-euskaldunagoa-edo-australiarrago-naiz/osoa