argia.eus
INPRIMATU
Miren Artetxe izan da garaile Muskildiko saioan
  • Muskildiko Posonpesenea gelan jokatu da bigarren faseko bigarren saioa. Saioa irabazteaz gain final aitzinekoetara sailkatu da Miren Artetxe.
Bertsozale.eus @bertsozale 2025eko abenduaren 15

Muskildiko Posonpesenea gela jendez bete-betea zela abiatu da Xilaba bertso txapelketaren seigarren saioa. Sohütako Eperra ikastolako bertso eskolako haurrek piztu dute arratsaldeko magia bertan bildu diren 200 entzule pasaren aitzinean. Ondotik, honako bertsolariak izan ditugu oholtza gainean:

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien bildu dituena: 425.5.

Honela gelditu dira saioko puntuazioak:

  • Miren Artetxe Sarasola----------------------------------------425.5
  • Elixabet Etxandi Goihenetxe--------------------------------397.5
  • Haira Aizpurua Ibargarai--------------------------------------393
  • Mizel Mateo Sallaberry----------------------------------------380
  • Oier Urreizti Lafitte-----------------------------------------------364
  • Bittor Thicoïpe Leizagoien-----------------------------------359.5
Gai emailea lanetan Xabi Elgart aritu da.
Epaile lanetan talde hau aritu da: Ainhoa Sarasua Laskarai, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe, Ortzi Murua Berra eta Eneko Bidegain Aire.
Muskildiko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien Lagunak elkarteak saioaren antolatzeko. Muskildi Bizi elkartea eskertu nahi dugu, ostatua eta taloak proposaturik.
Xilabaren bideak Hiriburun segituko du heldu den igandean, abenduak 21, La Perle gelan 17:00etan.
 
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.
 
Bideek bidea, goazen Xilaba!