Miren Artetxe gailendu da Baigorriko saioan

  • Baigorriko Plaza Xoko gelan jokatu da final aitzinekoen lehen saioa. Saioa irabazteaz gain finalera sailkatu da Miren Artetxe.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 12an - 07:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euripean hartu gaitu Baigorrik gaurkoan eta Plaza Xoko gelan bildutako 480 entzuleen beroaren babesean abiatu dugu txapelketaren azken faseko lehen saioa. Honako bertsolari hauek aritu zaizkigu kantuan:

Lan puntuagarri guztiak osatu ondotik, Miren Artetxe izan da puntu gehien erdietsi dituena: 551.5 puntu. Beraz, Donibane Lohitzuneko finalean kantatuko du urtarrilaren 31an. 
Honela gelditu dira saioko puntuazioak:
 
 

Baigorri eta Donibane Garaziko herriko etxeen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Baigorriko ikastolako burasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak proposaturik.

Final aitzinekoen bigarren saioa urtarrilaren 17an izanen da, larunbatez, Bardozeko Ezker Paretan 17:00etan, eta hor jakinen ditugu finalean kantatuko duten bertsolarien izenak.

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.

Bideek bidea, Donibane Lohitzuneraino goazen Xilaba! 


Xilaba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.