Astelehen goizean manifestazio jendetsua egin dute hainbat lantegietako enpresa batzordeek deituta. Enpresak 129 langile kaleratu nahi dut Laudio eta Amurrioko lantegietatik.
Tubacexeko langileek greba mugagabea hasi zutenetik 40 egun bete diren egunean, milaka langilek bete dute manifestazioan Herriko Plazaren eta Laudioko Tubacex lantegiaren arteko ibilbidea. Aiaraldeako enpleguaren defentsan. Aurrera Tubacex!, zioen manifestazio buruko pankartak. Mobilizazioa hainbat enpresatako enpresa batzordeek deitu dute, ia denak Aiaraldekoak: Autoglas Opco, Guardian Llodio, Amurrio Ferrocarriles y Equipos, Envases, Imegar, Supermercados Berriak/BM (Laudio, Amurrio), Maderas de Llodio, Montajes Mecánicos Jauregui, Inauxa, Deguisa, Jez, Vidrala, Aiala Vidrio, Tubos Reunidos, Laudioko Udaleko langile batzordea, Laudio Ikastola, Metro Bilbao langileak, Comité AP-68 eta Bilboko Aireportuko Langileak.
129 kaleratze
Iragan ostegunean bilera egin zuten Tubacexeko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak. Zuzendaritzak zehaztu zuen 129 langile kaleratzeko erabakia hartua duela: 95 kaleratze zuzen; 12 erretiro aurreratuen bitartez; eta 22 baja boluntarioekin. 600 langilek egiten dute lan Tubacexeko Laudio eta amurriko lantegietan. Asmo horiek ezagutu ondoren, langileek greba mugagabean jarraitzeko erabakia hartu zuten.
Milaka lagun atera dira kalera gaur ere Tubacexeko kaleratzeen kontra. @tubace_xen pic.twitter.com/q5pNKGorJB
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 22, 2021