Milaka lagun Trapagaranen euskararen alde

  • Bizkaiko ikastolen aldeko festak sostengu garrantzitsua lortu zuen atzo. Trapagaranen egindako Ibilaldian milaka euskaltzalek hartu zuten parte. Itxaropenez eta ilusioz aritu dira urtebetez lanean antolatzaileak eta balorazio positiboarekin eman zioten amaiera jaiari.


2012ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Giroa atsegina eta salmentak bikainak izan ziren eta egun osoan batutako dirua Itxaropena ikastolako azpiegiturak hobetzeko erabiliko da.

Trapagaranen bigarren aldiz ospatu zen atzo Ibilaldia. 1972an sortu zuten Itxaropena ikastola 11 ikaslerekin, eta gaur egun 500 inguru dauzka. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Celaá ere irekiera ekitaldian izan zen eta EAEko hezkuntza eredua defenditu zuen Gobernu espainiarra burutzen ari den murrizketen aurrean.

Aurtengo Ibilaldiaren erronka nagusia 2.0 izatea zen. Ibipuntozero izan da aurtengo leloa eta euskara teknologia berrietara eramateko lanean aritu direnak omentzeko ere baliatu zuten atzoko eguna: Harluxet lehengusuak; Donostiako Informatika Fakultatea; Maite Goñi, Gorka Julio eta Luistxo Fernandez blogariak, '.eus' ekimena, Kaixo.com webgunea edota Vianako (Nafarroa) Erentzun ikastolako Fultxo Crespo.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude