Milaka lagun mobilizatu dira Bilbon eta Iruñean palestinar herriaren alde

  • Palestinaren aurkako genozidioaren areagotzeak 3 urte betetzeko atarian, larunbatean Bilbon eta Iruñean bildutako milaka lagunek elkartasuna adierazi nahi izan diote palestinarrei. Nafarroako eta Espainiako gobernuek Israelekin duten konplizitatearen amaiera ere eskatzen dute.

Palestinarekin Elkartasuna plataformaren mobilizazioa Bilbon Palestinarekin Elkartasuna

2026ko urriaren 5 - 13:55
Azken eguneraketa: 15:15
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Yala Nafarroak Iruñean deitutako manifestazioan 7.500 lagunek parte hartu dute antolatzaileen arabera, “sarraskia, desplazamendu behartua, gosea, herriaren suntsipena eta zigorgabetasuna” salatzeko helburuarekin. Plataformaren komunikatuan, gaitzetsi dute Israelek “kontzentrazio-esparru bati dagozkion neurriak aplikatzen jarraitzen duela, eta oinarrizko elikagai, tresna edo sendagaiak eskuratzea eragozten dituela”, baita Israelek “dibertitzeko hiltzen duela” ere. Nazioarteko ultraeskuinarekin duen harreman estua gogora ekarri dute ere, eta honen aurrean, antikolonialismoan oinarritutako erantzuna ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Espainiako eta Nafarroako gobernuei egindako eskakizun zehatzen artean, AEBtako base militarrak ixtea, Bardeako tiro poligonoa desegitea eta armak guztiz enbargatzea daude, orokorrean Israelekin harreman oro haustearekin batera: diplomatikoak, ekonomikoak, komertzialak, akademikoak, kirolekoak eta kulturalak, besteak beste.

“Eustea garaitzea da!” lelopean zuzendutako manifestazioak borrokarekin jarraitzeko konpromisoa mahaigaineratu du, eta hurrengo hitzordu gisa urriaren 8an Iruñean 19:00etan San Frantzisko plazan egingo den kontzentrazioa aipatu du.

Yala Nafarroa plataformaren mobilizazioa Iruñean / Argazkia: Yala Plataforma

Bizkaiko manifestazioari dagokionez, Palestinarekin Elkartasuna plataformak milaka pertsona bildu ditu ere Bilboko kaleetan. Laster Israelen egingo diren hauteskundeak gogoratu eta arazoaren jatorria ez dela “gobernuaren edo alderdi zehatz” batean oinarritzen adierazi dute, baizik eta abiapuntua “Israelgo proiektua bera dela, oinarrian duen ideologia sionista, eta bere sorburu diren inperialismo europear eta estatu batuarra ere”.

Genozidioaren bukaera ez dela hauteskundeen bidez emango uste dute, eta gakoa honen aurrean palestinar herriak erakutsitako erresistentzian dagoela jakinarazi dute. Izan ere, “Palestina ez litzateke existituko ez balitz erresistentziari esker”. Etorkizunean aletxoa jartzen jarraitzeko “boikotarekin jarraitzea dagokigu, urrutitik bada ere, herri palestinarraren duintasuna eta askatasuna defendatzeko” aditzera eman dute.


2026ko irailaren 30
Asier Herranz eta Youssef Brahim, Palestinaren aldeko ekintzaileak
"Palestina defendatzea terrorismoa bada, nazioarteko komunitatearen %40 terrorista da"

2026ko irailaren 30
Hipokresia

2026ko irailaren 9
Ertzainen mediku txostenak argitara
Flotillakideei oldartu, eta lesioak salatu

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.