Europan uda partea igarota udazken oro bezala Afrikara bidean doaz milaka kurrilo (Grus grus). Horietatik andana bat pasa ohi da Euskal Herritik, Pirinioak zeharkatuz edo itsasotik sartuta Penintsulan barnatuz. Azaroaren lehen egunotan kopuru handitan ikusi ahal izan dira Frantziako lurretatik iritsita gure gainetik zalapartan pasatzen.
Azaroaren 5eko goizean Lapurdiko kostaldean gozatu ahal izan zen ikuskizun zirraragarria grabatu eta zabaldu du herritar batek sare sozialetatik: milaka kurriloren ia eten gabeko pasea Biarritz aldean:
Pirinio mendietan ere egun berezia izan zen azaroaren 5a kurriloei dagokienez, 9.000 zenbatu zituzten Linduseko behatokian:
Muy buenas jornadas de migración otoñal por Lindus durante las últimas jornadas. Especialmente ayer, con más de 60.000...
Posted by Migración en Lindus on Friday, November 6, 2020
Horietako asko izan zitezkeen bezperan Frantziako erdialdea Landak eta Euskal Herrira bidean zeharkatu zuten 60.000 kurriloetako batzuk:
Euskal Herrian hegazti zalapartarien pasada ez da oharkabean pasatu:
Invasión d grullas,hoy en Ezkoriz, Zolina, Nafarroa pic.twitter.com/xnv1zObs3w
— Zolinlarra (@Zolinlarra) November 5, 2020
Dozenaka hegazti Urkulu gainean batera eta bestera bueltaka eta zarata batean, hego haize zakarrarekin. Kurriloak? Haizearekin borrokan? @asarasua pic.twitter.com/5DWb2XFqnv
— Goiena Albisteak (@goiena) November 6, 2020