Milaka euskaltzale atera dira euskararen defentsan Iruñean, hotzari aurre eginez

  • Hotzari aurre eginez eta Kontseiluaren deiari jarraituz, milaka herritar atera dira kalera larunbat eguerdian Iruñeko kaleetan, Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartutako azken erabakia babestuz.

     


2017ko abenduaren 16an - 15:45
Milaka pertsona Iruñean irakaskuntzako zerrenda bakarraren alde eta euskararen defentsan. (Arg.: X. Letona)

Irakaskuntzaren funtzio publikoan zerrenda bakarraren aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak eta horrek sortutako kontrako jarreraren ondoren, Kontseiluak bere sostengua adierazi nahi izan dio Gobernuari. Oro har, bazterkeriaren aurka eta euskaldunen eskubideen aldeko manifestazioa izan da Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak ekitaldiaren amaieran gogorarazi duenez.

12:00etan atera da manifestazioa Iruñeko autobus geltoki zaharretik "Bide eman euskarari: berdintasunaren alde" pankarta buruan. Gau eta goiz ia osoa euripean izan ondoren, eguraldi hotzak su-eten txiki bat eman du 13:30ak arte. Viana Printzea plazatik Merindadeen Plazara jo du manifestazioak, handik Karlos III:a kalea hartzeko eta Sarasate pasealekuan amaituz.

Ekitaldiaren amaieran irakasle kaltetu talde batek zerrenda bakarraren aldarri egin du oholtzatik eta, ondoren, Paul Bilbaok euskara eta euskaldunak ez baztertzeko eskatu du bere hitzaldian, hizkuntzaren bazterketaren atzean herritarrak daudela gogoratuz.

Astean zehar Kontseiluak gogorarazi duen gisan, Bilbaok sostengua adierazi dio Nafarroako Gobernuari eta neurri gehiago hartzera ere animatu du, bide horrean "herritarrak atzean izango dituela eta". Bilbaok azpimarratu du "berdintasuna erdiesteko erabakiak hartu behar" direla,  hori ez dela erdietsiko bakarrik euskararen alde egonez: "Euskaldun guztien eskubideak aitortuko dituen lege berria onartu eta zalantzarik ez izan orduan ere hemen egongogarela".

Batzarre zerrenda bakarraren alde

Ezkerra koalizioko Batzarre alderdiak zerrenda bakarrari buruzko kontsulta egin du militanteen artean azken hiru egunetan eta jakitera eman duenez, %55,95ek zerrenda bakarraren alde egin du, %37,5ek orain arte jarraitzearen alde, hots bi zerrendekin, eta %6,54 abstenitu egin da. Batzarreko afiliatuen %62k parte hartu du egindako kontsultan.

Batzarrek bere erabakia adierazi dio Ezker Batuari, baina honek ez du ezertan behartzen Ezkerra koalizioa, desadostasunak direnean, hautetsiek boto askatasuna dute eta. Batzarrek, halaber, bere desadostasuna erakutsi dio gaur Kontseiluak deitutako manifestazioari, bere ustez, honekin Izquierda-Ezkerraren aurka egin nahi baitzen. Halaber, alderdiak zehaztu du zerrenda bakarraren alde egiteak ez duela esan nahi ados dagoenik Hezkuntza Kontseilaritzak duen jarrerarekin eta argi esan du sailari eskatzen diola aurkez dezan nola eraman nahi duen aurrera zerrenda bakarraren gaia.

Hemen Ahotsa.infok manifestazioaz egin duen bideoa:

Ondoko txioan manifestazioaren hasierako beste une bat:

Eta hemen manifestazioaren hainbat une argazkitan: 

Karlos III. etorbidean, Nafarroako Gobernuaren aurretik pasatzen. (Arg.: X. Letona)

 

Manifestazioaren amaieran irakasle talde batek hitz egin du, bi zerrendek euskaldunentzat dakarten bazterketa salatuz. (Arg.: X. Letona)
Kontseiluko zuzendari nagusi Paul Bilbao, ekitaldiaren amaierako hitzaldian, Nafarroako Legebiltzarraren aurrean. (Arg.: X.Letona)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude