Mila lagun pasa atera dira karrikara Baionan, zerbitzu publikoetan baliabide gehiago eskatzeko

  • Manifestaldia Baionako tren geltokitik hasi da asteartean eta funtzio publikoko arlo ezberdinetako lanbideak ordezkatuak ziren. LAB sindikatua batu da intersindikalaren deiari, baina, manifestaldi denboran, erabaki du ez komisariatik pasatzea.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 30ean - 13:15
Sindikatu guztiak Baionako karriketan ziren funtzio publikoarendako baliabide gehiago eskatzeko lan-sariak emendatuz eta lan baldintzak hobetuz. Euskal Irratiak
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Baionako tren geltokitik 10:30ean hasi da funtzio publikoaren defentsaren aldeko manifestaldia astearte honetan. Arlo ezberdinetako 1.100 bat pertsona mobilizatu dira, denak elgarrekin, baliabide gehiago eskatzeko funtzio publikoarentzat, lan-sariak emendatuz eta lan baldintzak hobetuz. Ibilbidea hainbat zerbitzu publikotatik pasatzen zen: tren geltokitik, herriko etxetik, auzitegitik, eta amaitzeko ospitalean elkartu dira.

Zerbitzu publikoaren defenditzeko, hainbat arloko langileak hor ziren, hala nola osasungintzakoak, irakaskuntzakoak edota suhiltzaileak. Denek diote gaur egungo baliabide eskasak eta diru murrizketek langileak lanjerrean emaiten dituztela eta horrek herritar guztiengan eragina duela.

Intersindikalak du astearteko manifestaldia antolatu eta LAB sindikatua batu zaio mobilizazioari. Aldiz, LABeko manifestariek erabaki dute beste sindikatuek hautatuko ibilbidea moztea ez komisariaren aitzinetik pasatzeko, Poliziaren errepresioaren aurka direlako. Erabakia manifestaldi denboran denek elgarrekin hartu dute Baionako herriko etxearen aitzinean. Bitan banatu da beraz manifestaldia, ondotik denak ospitalera buruz joateko.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.