argia.eus
INPRIMATU
Mila atxikimendu jaso ditu jada Hezkuntza Deialdiak
2003ko abenduaren 05
Euskal Herriak Bere Eskolak azaroan abiatu zuen Hezkuntza Deialdiak mila atxikimendu jaso ditu dagoeneko. Atzo (4) jakinarazi zutenez bi ekimen nagusi presatu dituzte abendurako. Alde batetik manifestazioa egingo da Iruñean abenduaren 20an, hezkuntza sistema propio baten alde eta inposaketen aurka. Bestetik, hezkuntza sistema propio baten aldeko protokoloa aurkeztu eta eztabaidatuko dute.