Mikel Mundiñano: “Ezin zaie gehiago luzatu salbuespenezko egoera euskal preso politikoei”

  • Euskal presoen aldeko Sare Herritarrak salbuespenezko espetxe politikak oraindik indarrean daudela salatuko du Bilboko manifestazio handian, urtarrilaren 10ean. Aurtengo leloa hauxe izango da: Ezin da gehiago luzatu - Ezin da gehiago itxaron.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 7an - 09:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Egunak joan, egunak etorri, sufrimendua eta eskubide urraketak pilatzen jarraitzen dugu". Hala esan digu Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok Metropoli Forala saioan. Bide batez gogora ekarri nahi izan du "ia hiru urte igaro direla hainbeste sufrimendu eragin duen urruntze politikari amaiera eman zitzaionetik; hiru urte, halaber, espetxeko zigorrak lehen graduan edo isolamendu ziegetan betetzeari utzi zitzaionetik".

Mikel Mundiñanok azaldu duenez, "benetan demokratikoa izan nahi duen gizarte batek ezin die bizkarra eman haien bizitzak berregin nahi dituzten preso, deportatu edo ihesean dauden pertsonen eskubideei". Sareko kideak, amaierako konponbide esparru baten alde lan egiten jarraituko dutela nabarmendu du: "Espetxe politika arrunta aplikatuz, euskal preso guztiek askatasuna berreskuratuko dute". Azkenik, manifestazioaren bezperetan alde orotariko gatazkaren biktimak gogora ekarri nahi izan ditu Mikel Mundiñanok.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.