[Udako Euskal Unibertsitateak Mikel Laboa omendu nahi izan du.Jexuxmai Lopetegi abeslariak jarriko die ahotsa Laboaren kantei. Ondokoa dio euskal musikaz]
"Aurreko batean Niko Etxartekin hitz egiten izan nintzela, berak aipatzen zuen gure belaunaldikook, 70. hamarraldian 20-30 urte geneuzkanok, zorte handia izan dugula bai kantautoreen susperraldia eta bai rockaren indartzea ikusteko aukera izan dugulako (...) Gaur egun garai txarragoak bizi dira, zeren eta atzerritik iritsitako lanen bonbardaketa dugu. Kanpoko musikak hain daude zabalduak, non gure lanei ez zaie hainbesteko garrantzia ematen; hori dela eta, zailtasunak ditugu entzuleengana iristeko. Egoerak buelta emango al du? Bada, ez dakit, momentuan zaila ikusten dut". (2009-07-23)