argia.eus
INPRIMATU
Mikel Antza euskal presoa jipoitu dute Réauko kartzelan
  • Mikel Antza euskal preso donostiarra ingresatuta dago Réauko kartzelan beste preso batek “jipoitu” ostean. Ezkerreko besoko kubitua apurtuta eta betondoan zauria dituela jakinarazi dute gertukoek, Berriak jaso duenez.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 16a
Erasoa salatzeko pankarta jarri dute Donostiako Antigua auzoan (Arg: Berria)

Antza ETAko arduradun politikoetako moduan hartu izan dute eta 2004tik dago espetxean. Gaur egun EPPK-ko mintzakide taldeko kidea da. Idazlea ere bada, eta hainbat liburu baditu ere, azkena 2015ean argitaratu zuen Ametsak ere zain poesia liburua (Susa), kartzelatik idatzitakoa.