argia.eus
INPRIMATU
Migratzaileak ostikoka gelditzen saiatzeagatik kondekoratua
  • Pasa den abuztuan, Espainiako Estatuan sartzen saiatu ziren hainbat migratzaile Ceutan, eta haiek geldiarazteko ostikoka hasi zitzaien Espainiako polizia bat (bideoa albiste bukaeran). Ostikoetako batean polizia bera lesionatu zela-eta, Meritu Polizialaren Gurutzea eta ordainsari ekonomikoa eman diote orain.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 03a

Gurutzeaz gain, dagokion pentsioa baino %10 gehiago kobratuko du erretiroa hartzen duenean. Hala saritu nahi izan du Espainiako Poliziak Daniel M. M. agenteak migratzaileekin izan zuen jarrera. Gurutzea jasotzeko, lanean ari zarela zauritua izatea da baldintza, “baldin eta ez bada izan arduragabekeriaren, trebetasun faltaren edota istripuaren ondorio”.

Espainiako hainbat poliziari emandako gurutzeez gain, beste arlotako jendea ere kondekoratu dute: Macarena García epailea, Leopoldo Sánchez fiskala, Juan Tercero koronela, Mohamed-Laarbi Elsain guardia zibil sarjentua eta José Jaime Cabanillas udaltzaina.