Mexikoko alkate ohi bat atxilotu dute 43 ikasleren desagerpenaren harira


2015eko urtarrilaren 14an - 09:20
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
José Luis Abarca Igualako alkate ohia. (Argazkia: www.etcetera.com)

Tomas Zeron, Fiskal Nagusiaren Bulego Federaleko ikerketa kriminaleko zuzendariak esan du Abarca eta beste 44 pertsonarentzat eman duela fiskaltzak atxiloketa agindua.

Zeronek ez du argitu noiz eman den atxiloketa agindua baina Reuters berri agentziak argitaratu duenez, froga ugari daude Abarca gertakariekin zuzenean lotzeko. Igualako alkate ohia eta bere emaztea bahiketaren "egile intelektualak" direla uste dute autoritateek.

Azaroan atzeman zituzten Mexikoko hiriburuan Igualako alkatea eta Maria de los Ángeles haren emaztea.

Abarcak krimen antolatuarekin lotutako karguez gain, bahiketa eta hilketa karguei ere aurre egin beharko die.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
Mexikok harremanak eten ditu Ekuadorrekin, Quiton duen enbaxadan polizia indarrez sartzeagatik

Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.


Mexikoko lehen magistratu ez bitarraren heriotza gorroto diskurtsoen ondorio dela salatu dute

Aguascalienteseko Fiskaltzak adierazi du Baena bere bikotekideak hil, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela. Baenaren senideak ez datoz bat hipotesi horrekin, eta familiaren abokatuak adierazi du ikerketa aldatuko duten frogak aurkeztuko dituela. LGBTIQ+ komunitatea ere kexu... [+]


Suge buruaren koloreak pizten

2022ko irailaren 19an Mexiko Hiria astindu zuen lurrikarak ez zuen soilik hondamena ekarri. Tenochtitlan zaharrean lurperatuta zegoen suge buru kolosal bat ere agerian utzi zuen.


Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Eguneraketa berriak daude