Metanizatzaile baten proiektuak polemika sortu du Itsasun

  • Itsasuko Agerrea etxaldean, laborari batek metanizatzaile bat handitu nahi du, baina proiektu horren kontra mobilizatzen hasiak dira herritar batzuk. Petizio bat abiatu dute.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 10ean - 11:07
Metanizazio planta 2012an instalatu zuen Claude Sanzberrok Itsasun. Irulegiko Irratia
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Itsasu zentroko metanizatzaileari ez! Hori da proiektuaren kontra egiteko herritar batzuek Interneten sortu duten petizioaren izena. Baina proiektua zer da xuxen?

Itsasuko Agerrea etxaldean plantatua den Claude Sanzberrok nahiko luke bere metanizatzailea handitu. Nahiz eta azken bi urteetan ez den ibili instalazioa, badu hamabost urte etxaldean dela. Urtean 6.000 tona hondarkin transformatzen zituen Claude Sanzberrok gasaren egiteko eta ondotik elektrikari saltzeko, 3.000 tona etxaldetik eta gaineratekoa kanpotik. Erran digu estatuarekin zuen kontratua finitua denez, horren berritzea ez zela bideragarri, eta ez galtzetan hartzeko, beharko lukeela handitu metanizatzailea, eta gasa saldu berehala. 10.000 tona hondarkinetara pasa nahiko luke.

Laborariaren parean, herritar batzuek Herrizainak izeneko elkartea sortu dute, eta petizio bat muntatu. Hainbat kalte eta traba aitzinean ematen dituzte: kamioinen joan jinak, lur erortze arriskuak, uraren kutsadura arriskuak edota usainak eta harrabotsa.

Agerrea etxaldeko Claude Sanzberrok gure mikroan erran du azken hamabost urteetan ez zela arazorik izan, eta nehor ez dela sekulan pleinitu. Ez du ulertzen nolaz bere proiektuak hainbesteko oposizioa sortzen duen. Metanizatzaileak azkarki kontrolatuak direla azaldu digu, eta azpimarratu du ere petizioak aitzinatzen dituen xifra batzuekin ez dela ados.
Jakin petizioko bultzatzaileekin ere solastatu garela baina ez dutela momentuan elgarrizketarik grabatu nahi izan. Orotara, 1.400 izenpedura bildu dituzte, erdia baino gehiago itsasuarrenak.

Bestalde, Itsasuko hautetsiek ere beren desadostasuna jakinarazi diote laborariari gutun baten bidez, azpimarratuz lekua ez dela egokia, ez dela defenditu nahi duten laborantxa modeloa, eta oro har herritarren kaltetan daitekeela proiektua.


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.