EHZ

Merina Gris, DAM, Imarhan eta Bele, aurtengo EHZko lehen iragarpenen artean

  • Ekainaren 26tik 28ra izanen da Euskal Herria Zuzenean festibalaren 30. urteurreneko edizioa, Arberatze Zilhekoan. Euskal Herriko eta nazioarteko artistak nahasten dituen programazio baten lehen izenak zabaldu dituzte antolatzaileek.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko martxoaren 3an - 07:00
Hirugarren urtea izanen du EHZk Arberatze Zilhekoan. EHZ Festibala
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berezia izanen dela iragarri zuten. Zazpi talde, bi dantza ikusgarri eta antzezlan bat iragarri ditu gaur EHZk, eta sartzeak salgai eman, 43 euroan. Musikarietan, Merina Gris, Bele eta Silitia euskal taldeak, DAM palestinarrak eta Imarhan aljeriarrak izanen dira pentzean, eta plazan -urririk-, Cordcore eta Olaya Sound System.

Maitane Sarralde eta Madre Perla dantzariak ere izanen dira EHZn, baita Gaizka Cmahizo antzerkilariaren Heroiaren mina antzezlana ere. Aurten, azken urteetan ez bezala, ikusgarri hauetako batzuk zirku karpa batean izanen dira, EHZren aitzineko edizio zonbaitetan egin moduan.

30. urteurreneko euskarriak, bide ederrean

30 urteak markatzeko, podcast bat, liburu bat eta dokumental bat argitaratuko ditu aurten EHZk. Uhinen ildoan podcasta otsaila hastapenetik ari dira bi astero hedatzen, podcast plataformetan, Euskal Irratietan eta baita webgune honetan bertan ere. Liburuaren aitzinsalmenta maiatzean hasiko da, eta EHZn bertan ere izanen da eskuragarri. Dokumentala berriz, udazkenean proiektatuko dute Ipar Euskal Herriko zinema gehienetan eta Hego Euskal Herriko hainbat kulturgunetan.


Irakurri gehiago: EHZ Kultura Musika
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.