argia.eus
INPRIMATU
Mercedesek atzera egin du eta ez ditu ateak irekiko hilaren 26ra arte
  • Gasteizko Mercedes-Benzeko lantegian produkzioa ez dute hasiko apirilaren 26ra arte, ezin duelako bermatu horren aurretik segurtasun neurriak bermatuta egon daitezkeen.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 09a

Gasteizko Mercedeseko 4.900 langileak apirilaren 26an itzuliko dira lanera, eta ez hilaren 20an, aurretik autogintza enpresak iragarrita zuen bezala. Asteazkenean jakinarazi dio erabakia zuzendaritzak enpresa batzordeari .

Erreferentzia bezala hartu dute Espainiako Gobernuak alarma egoera luzatzeko jarritako data, eta, azaldu dutenez, hori baino lehen ezin dute bermatu beharrezko segurtasun eta higiene neurriak hartzea lantoki barruan, faktore ezezagun ugari daudelako oraindik airean.

Lanean hasiko lirateke goizeko txandarekin eta itzulera "mailakatua" izango litzateke. Babeserako materialak eta arrisku taldeetan dauden langileentzako prebentzio neurriak zein mediku azterketak ere aurreikusten dituzte.

Mercedeseko langileak martxoaren 29az geroztik daude geldi eta aldi baterako enplegu erregulazio espedientea ezarri zaie.