Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten duela zentroak.
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuaren 5ean, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioari hiriaren Urrezko Domina emango dio Gasteizko Udalak, eta erabakiak kritika ugari piztu ditu. Memoria osoa bizikidetzaren alde plataformak –hala nola Martxoak 3 elkarteak, Egiari Zor Fundazioak eta Gernika Batzordeak osatzen dutena– zentroaren izaera kritikatu zuen 2020an sortu zenean. Plataformak arrazoitu zuen osatzen duten taldeek “bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa” dutela eta “erronka kolektiboa” izan behar duela, baina zentroak “planteamendu diskriminatzailea” egiten duela. “Irakurketa partziala” egiten duela salatu du plataformaren bultzatzaile den Martxoak 3 elkarteak.
Gasteizko Urrezko Domina emateko erabakiaren aurrean, plataformak mobilizazioa eta prentsaurrekoa antolatu ditu abuztuaren 2an 12:30etan Gasteizko Plaza Berrian. Martxoak 3 elkarteak sare sozialen bitartez adierazi du "erabat umiliagarria eta lotsagarria” dela “Gasteizko Udala bezalako Erakunde publiko batek biktimen arteko diskriminazioa betikotzen duen Zentro Memorialaren eredua saritzea”.
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak zentroari urrezko domina emateko hiru ideia bereizi zituen, "terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balio demokratiko eta etikoak zaintzea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzeko lana, askatasunaren eta giza eskubideen alde eta terrorismoaren aurka egiteko". Horrez gain, adierazi zuen “turismo-baliabide berri bat” bihurtu dela zentroa, ireki zenetik 85.000 pertsona inguru bertaratu direlako.
Melitón Manzanas bai, martxoak 3ko biktimak ez
EH Bildu ere urrezko domina ematearen kontra azaldu da, eta Memoria osoa plataformaren ekimenaren alde. “EH Bilduk biktima guztiak aintzat hartu eta babestuko dituen memoria inklusiboa eraikitzearen alde egin du, salbuespenik gabe”, adierazi du alderdi politikoak. Martxoak 3 elkarteak eta EH Bilduk gogorarazi dute Gasteizko zentroa 29/2011 Legean oinarritzen dela –Terrorismoaren Biktimen Aitorpenerako eta Babes Integraleko legea– eta horren definizioak jasotzen duela “1960ko urtarrilaren 1etik erregistratutako terrorismo-adierazpen guztien biktimekiko aitorpen, errespetu eta elkartasun-zeinua" izan nahi duela. Salatu dute planteamendu horrek kanpoan uzten dituela “estatuaren aparatuek data horretatik aurrera eragindako giza eskubideen urraketen milaka biktima”, nahiz eta onartu duten biktima batzuk jaso direla Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak onartutako legeetan. Zentroak "abuztuoro Melitón Manzanas torturatzailea eta Gestapoko kolaboratzailea" omentzen duela salatu du EH Bilduk, eta ez, aldiz, 1976ko martxoak 3ko biktimak.
Hamaika TBk estreinatutako Esker Onez saioa dedikatu diote Tafallako editore eta Ezker Abertzaleko militante historikoari.
Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna... [+]
Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.
1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.
Antonia Manot hil da 95 urte bete berritan, bere seme Diego Paredesek sare sozialetan jakinarazi duenez.
Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]
Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]
Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.
1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]
Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]
Alesbesekoa jaiotzez, Saratxon bizi zen Unión Republicana alderdiko kidea, bere emaztea hango maistra baitzen. 1936ko irailean erail zuten frankistek eta ostiralean lortu zuten bere gorpuzkinak identifikatzea.