Memoria Demokratikoaren Lege proiektua onartu dute Espainiako Ministroen Kontseiluan

  • Uztailaren 20an onartu zen proiektua, eta alderdi politikoek irailean eztabaidatuko dute Espainiako Kongresuan. Legeak diktadura frankista gaitzetsi eta haren apologia egiten duten fundazioak debekatuko ditu. Gobernuak hartuko du frankismoan hildakoen gorpuzkinak bilatzeko ardura.  

Erorien Harana. Argazkia: Pablo Forcén Soler

2021eko uztailaren 21an - 09:49
Azken eguneraketa: 11:51

Memoria Demokratikoaren Lege proiektuak 1936ko estatu kolpea eta haren osteko diktadura frankista kondenatuko ditu, eta biktimei “protagonismoa” emango die “guztizko erreparazioa” eskainiz. Testuak 65 artikulu ditu, eta hainbat ardatzen inguruan egituratzen da: erregimenaren biktimak —bereziki, emakumeak— frankismoaren apologia egiten duten fundazioak eta memoria historikoa bultzatzeko zenbait berme.

Proiektu honek 2007an José Luis Rodriguez Zapateroren agintaldian onartutako Memoria Historikoaren Legea osatuko du. 2020ko irailean aurkeztu zuten lehenengo lege proiektuari nazioarteko hainbat ekarpen gehitu dizkiote, eta Giza Eskubideen markoaren estandarretara egokitu dituzte neurriak. Horrela azaldu du Felix Bolaños Presidentetza eta Memoria Demokratikoaren ministroak asteartean Kongresuan egindako agerraldian.

“Politika, ideologia, erlijioa edo orientazio sexuala” medio, diktadura garaian “errepresio frankistaren organoek” egindako epaiketak eta zigorrak baliogabetuko dituzte, eta biktimen familiei erreparaziorako bideak eskainiko dizkiete. Hildako arbasoen gorpuzkinak berreskuratzea “eskubidetzat” aitortuko dute, eta gobernuak bere gain hartuko du senideen arrastoen bilaketa.

Estatuko administrazioak tokiko administrazioekin lankidetzan jardungo du, eta lauhileko planen bidez azkartuko dituzte gorpuzkinen bilaketak. DNA banku bat zabaldu eta Gerra Zibileko eta Diktadurako biktimen erregistro bat jarriko dute martxan. Hobien mapan, exhumazioen protokoloan eta baimenen erregimenean ere egingo dituzte aldaketak. 

Franskimoaren edota diktaduraren apologia egiten duten fundazioak debekatu egingo dituzte, biktima horiek “iraindu” egiten dituztela kontsideratu dutelako. Lege honek duela hamar hilabete aurkeztu zuten aurreproiektuarekin duen desberdintasun nagusia da honakoa. Izan ere, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak orduan adierazi zuenez, elkarte horiek debekatzea adierazpen askatasunaren kontra doa.

Nazioarteko araubideari atxikiko zaio orain Espainiako Gobernua, Europako Kontseiluaren arabera, “giza eskubideen kulturan, gizateriaren aurkako krimenen egileak goraipatzeak, goratzeak edo apologiak” biktimak eta senideak “umiliatzea” dakarrela adierazi baitute.

Debekatu nahi diren elkarteen artean daude Erorien Haraneko Santa Cruz fundazioa eta Francisco Franco fundazioa. Azken horretako kideak erabakiaren aurka agertu dira: lege berria “antikonstituzionala” dela gaitzetsi dute, eta elkartetik diktadorea defendatzen jarraituko dutela azaldu dute, inork ezingo duelako Francoren garaiaren “transzendentzia erraldoia ezabatu”. Erorien Haranean, berriz, fundazioa legez kanpo usteaz gain, hilerri zibil bilakatu nahi dute lekua, frankisten aldeko oroigarria izan ordez, bi bandoetako biktimak omendu ahal izateko.

Emakumeak

Erregimenaren eraginak jasan zituztenen artean, tarte berezia eskaini nahi diete emakumeei. Memoria Demokratikoaren Lege proiektuaren arabera, “andrazkoek umiliazioak, irainak, bortxaketak, jazarpena, indarkeria edo zigorrak jasan zituzten beren jarduera publiko edo politikoagatik, emakume izate hutsagatik edo jazarrita, errepresaliatuta edo erailda zeudenen ama, bikotekide edo alaba izateagatik."

Horren ondorioz, “aipamen berezia” egin nahi zaie emakumeei “askatasunaren, berdintasunaren eta elkartasunaren balioen aldeko borrokaren protagonistak” izan zirelako. Era berean, atzerritarrekin ezkontzeagatik espainiar nazionalitatea galdu zuten emakumeen seme-alabei nazionalitatea aitortu nahi diete.

Zenbait hutsune

Lege proiektuak Gerra Zibilean zein diktaduran espoliatutako ondasunak ikertuko direla eta lan behartuak egin zituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emango zaiela biltzen du. Halere, La Vanguardia hedabideak argitara ekarri ditu neurri horrek dituen hutsuneak, legeak ez baitu inongo kalte-ordain ekonomikorik edo profesionalik aurreikusten. 

Omenaldi egunak eta hezkuntza

Memoria historikoa sustatzeko asmoz, legeak bi proposamen gehiago egin ditu. Batetik, biktimak omentzeko bi egun antolatuko dituzte: urriaren 31n —1978ko Espainiako Gorte Konstituzionalgileak osatu ziren eguna—, diktaduraren eta estatu kolpearen biktima guztien eguna egingo dute, eta maiatzaren 8an —Europan nazismoa eta faxismoa garaitu ziren eguna—, diktaduraren ondorioz errefuxiatutakoena.

Bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketa gidetan memoria demokratikoari buruzko gaiak integratu nahi dituzte.

Alderdi politikoen eztabaida 

Eskuineko alderdi politikoak zein ezkerrekoak agertu dira lege berriaren aurka. PPko Pablo Casadok, onartuz gero, legea bertan behera utziko duela adierazi du, eta Vox-ek Auzitegi Konstituzionalera jo nahi du indargabetzeko. ERCk eta CUPek ere izan dute zer esanik, ez baitute uste legea guztiz osatuta dagoenik. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Urduñako espetxe frankistatik identifikatutako bederatzigarren pertsonaren gorpuzkiak, bere senideen eskuetan

Francisco de la Cruz Orellanaren gorpuzkiak identifikatu ditu Gogora Institutuak, eta bere senideen eskuetan utzi ditu. 


Eguneraketa berriak daude