Max Brisson eta Denise Saint-Pée senatariek “ahalgea” sentitu behar dutela salatu du Cancer Colère-ek

  • Cancer Colère kolektiboak, Brisson biarriztar senatariaren bulego aitzinean egin elkarretaratzean, udan onartu duten laborantza larrialdiaren legearen alde bozkatu izana salatu dute. Baimentzen diren pestizidak bereziki ditu jomugan kolektiboak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko abuztuaren 31n - 10:33
Cancer Colère kolektiboko eri eta laborariek Max Brisson senatariaren boto-ematea salatu zuten. Debekatutako bi pestizida berreskuratu dituzte Frantzian. Gure Irratia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Nahi dugu, Max Brisson eta Denise Saint-Pée senatariek, ahalgea eta kulpabilitea senditu dezaten”. Uztailaren 21ean laborantza larrialdiaren legea onartu zuen frantziar asanbladak, eta gauean bertan senatuak berretsi. Departamenduko Max Brisson ta Denise Saint-Pée bi senatariek 2.Duplomb legearen alde bozkatu zuten.

Legeak duela zenbait urte debekatu zituzten bi pestizida berriz baimentzen ditu. Bozka hori agro-industrien interesekoa dela salatu dute, eta herritarrak eta laborariak lanjerean jartzearen hautua egiten dutela, minbizia indartzen duen laborantza lagunduz. Gutxietsia den laborantza biologikoaren aldeko politikak behar direla azpimarratu dute. Bertan ziren laborari, edota eri direnen lekukotasunak entzun ahal izan ditugu.

 Gure Irratia

Laborantza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...