Matematikako azterketak euskaraz egitea ukatu du Bordeleko Hezkuntza Akademiak

  • Larunbatean jakin da Bordeleko Hezkuntza Akademiak matematikako azterketak euskaraz egitea ukatu duela. 


2026ko apirilaren 13an - 17:51
Azken eguneraketa: 2026-04-14 10:02
Matematikako azterketak euskaraz egiteko aukera ukatu du Bordeleko Hezkuntza Akademiak. Wikimedia Commons
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean jakinarazi du Peio Dufau EH Baiko diputatuak sare sozialetan Bordeleko Hezkuntza Akademiak matematikako azterketak euskaraz egitea ukatu duela.  Azterketak euskaraz kolektiboak maiz urtero egiten duen aldarrikapena atzera bota du Akademiak eta “indarrean dagoen araudiaren arabera” egingo direla jakinarazi du, hau da, frantsesez. Hala ere, matematikako froga euskaraz egitea ukatu badute ere, ez diete ahozko eskaerei erantzun. Frantziako Hezkuntza Ministerioari eskaera ondorengo elkarteek egin diote: Seaska, Biba Bai eta Euskal Haiziak. Martxoaren 26an elkarretaratzea egin zuten Baionan, matematikako azterketaz euskaraz egitea eskatzeaz gain, ahozko handi bat ere euskaraz egiteko aukera izateko.

2016an aukera eman zuten Matematika azterketak euskaraz egitea, baina 2019ko erreformak bertan behera utzi zuen. Astebete igaro da euskaraz ikasten duten ikasleek eta bretoieraz jarduten dutenek Frantziako Asanblada Nazionalean “egoera injustua” salatu zutenetik, Berriak jaso duenez.

Dufau sare sozialetan erabakiaren aurka azaldu da eta teknikoki azterketa euskaraz egitea posible dela jakinarazi du, aurretik ere egin delako. “Entzuteko borondatea balego", euskarazko azterketak mantenduko liratekeela adierazi du.

 


Irakurri gehiago: Hizkuntza eskubideak Euskara
Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.