‘Maspalomas’ filmak Espainiako Goya sarietarako bederatzi hautagaitza lortu ditu

  • Euskal zinemak industrian duen pisua gero eta handiagoa dela nabaria da honezkero. Asteazkenean aurkeztu dituzte hautagaitzak eta Los Domingos, Sirat eta Maspalomas dira hautagaitza gehien lortu dituzten filmak. Alegia, hirutik bi, Euskal Herrian eginak, eta horietako bat, Maspalomas euskaraz.


2026ko urtarrilaren 15ean - 07:50
'Maspalomas' filmeko pasarte bat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Film hoberenaren hautagaitza jaso du Maspalomas-ek eta Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga moriartitarrek zuzendari hoberenaren hautagaitza. Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Jose Ramon Soroiz donostiarrak, aldiz, gizonezko aktore hoberenaren hautagaitza jaso du. 

Horietaz gain, Kandido Urangak taldeko aktorerik onenerako hautagaitza jaso du, eta filmak gidoi, argazki zuzendaritza, musika originala, zuzendaritza artistikoa, eta makillaje eta ile-apaindegi hoberenen hautagaitzak jasoko ditu. 

Nagore Aranburu donostiarrak, gainera, taldeko emakume onenaren sarirako hautagaitza jaso du Los Domingos filmarengatik eta Elena Iruretak Sorda filmarengatik. 


Irakurri gehiago: Zinema Kultura
Zinema kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
Hipokresia

2026ko irailaren 27
Josephine
Egoera latzari aurre

2026ko irailaren 27
Azken agurra
Umore bisuala

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.