‘Maspalomas’ filma, Zinemasteko garaile

  • Gasteizen ospaturiko Zinemasteako sari banaketan hiru sari eskuratu ditu Maspalomas filmak: film, zuzendaritza eta gizonezko interpretazio nagusi onenaren sariak.

Gasteizko Zinemasteko 42. edizioko garailea izan da 'Maspalomas'. David Herranz - ARGIA Fototeka

2026ko otsailaren 3an - 10:56
Azken eguneraketa: 13:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 23 eta 31 artean ospatu da Gasteizko zinemaren jaialdiaren 42. edizioa. Larunbatean egin zen amaiera ekitaldian Maspalomas izan da irabazle nagusia, hiru sari eskuratuta: film onenarena, zuzendaritza hoberenarena, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirentzat eta Jose Ramon Soroizek eskuraturiko gizonezko interpretazio nagusi onenarena. Epaimahaiaren esanetan filmak, zeinak "arriskuak" hartu dituen, "lotsarik gabe" hitz egiten du "gai interesgarria bezain ezezagun den hirugarren adineko homosexualitateari buruz", askatasuna eta zapalkuntza nahiz marjinalitatea landuz.

Maspalomasek irabazitakoez gain, ondorengo sariak ere banatu dira: epaimahaiaren eskutik, gidoi, emakumezko interpretazio nagusi, antzeztaldeko interpretazio eta soinu-banda hoberenarenaren sariak; ikusleen eskutik, film hoberenaren saria; eta Vital Fundazioaren eskutik, Gutako Bat saria.

Alberto Vazquezek eta Francesc Xavier Manuel Ruizek gidoi onenaren saria eskuratu dute Decorado lanarekin; Jone, Batzuetan filmak publikoaren film hoberenaren saria eta Olaia Aguayoren emakumezko interpretazio onenaren saria jaso du; Los domingos filman Nagore Aranburuk aktore taldeko interpretazio onenaren saria jaso du; Gaua filmeko Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik soinu banda onenaren saria eta Miguel Garces aktoreari Vital Fundazioak Gutako Bat saria eman dio, ohorezkoa. Jaialdiaren balorazioa egiterakoan, Vital Fundazioak azaldu du 2.600 ikusle baino gehiagok eduki dutela hitzordua euskal zinemarekin.

 

 

 


Zinema kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
Hipokresia

2026ko irailaren 27
Josephine
Egoera latzari aurre

2026ko irailaren 27
Azken agurra
Umore bisuala

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.