‘Maspalomas’ eta ‘Gaua’ euskal filmak plataformetan ikusgai

  • Primeran-en, Filmin-en eta Movistar Plus-en dago ikusgai lehena; Amazon Prime Video-n bigarrena.


2026ko urtarrilaren 22an - 11:31
Azken eguneraketa: 15:08
'Maspalomas' pelikulako fotograma bat, ARGIAren 2930. zenbakiko azalean joan zena. David Herranz.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hego Euskal Herriko aretoetan bira eginda, plataformetara salto egin dute euskal zinemako bi pelikulak ostegunean, urtarrilaren 22an: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren Maspalomas-ek eta Paul Urkijoren Gaua-k. Maspalomas Primeran-en, Filmin-en eta Movistar Plus-en dago ikusgai; Gaua, aldiz, Amazon Prime Video-n.

Berria egunkariko Urtzi Urkizu kazetariak azaldu bezala, bi pelikula horiek Hego Euskal Herrian egongo dira ikusgai plataformetan. Ipar Euskal Herrira beranduago iritsiko dira: Maspalomas ekainean estreinatuko dute aretoetan, eta Gaua-k oraindik ez du banatzailerik. Plataformetarako saltoa beranduago helduko da.

Euskal zinema goraldian dagoen esamesa entzuten da aspaldi Euskal Herrian, eta azken ekoizpenek erakutsi dute hori.Donostiako Zinemaldian estreinatu zen Maspalomas Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendarien pelikula, eta aktorerik onenaren saria jaso zuen Jose Ramon Soroizek jaialdi hartan. Aretoetan bira eginda, Goya sarietara ere iritsi da pelikula: bederatzi hautagaitza lortu ditu; tartean, film onenarena, zuzendaritza onenarena eta gizonezko aktore protagonista onenarena.

'Gaua' pelikularen fotograma bat. Argazkia: David Herranz

Paul Urkijoren filma, aldiz, zertxobait beranduago estreinatu zen. Sitgeseko Nazioarteko Zinema Jaialdian eman zuten, eta gero Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 36. Astea ireki zuen. Hura ere badago Goya sarietan, hiru hautagaitza eskuratu ditu: jantzitegi onenarena, makillaje eta orrazkera onenarena eta efektu espezial onenarena.


Irakurri gehiago: Zinema Kultura
Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...