Martxoaren 3an eta 4an Maskar ikuskizuna eman behar zuten Zuberoan (3an Urdiñarben eta 4an Larrainen), baina bertan behera geratu da, Irabarneko gazte baten heriotza dela-eta. Gaztea ez zen ikuskizunean parte hartzekoa, baina bai Gotaineko gazteen laguna.
Gotainekoak dira Maskar-eko dantzariak eta Gotainek eta Irabarnek udalerri bakarra osatzen dute: Gotaine-Irabarne.
Hori dela-eta asteburuko emanaldia bertan behera utzi dute. Momentuz ez dute iragarri beste dataren batean egingo den.
- 'Maskar' ikuskizunak ordezkatuko du 2012ko maskarada (2011-12-22)
- 2012an maskaradarik ez dela izango esan dute Santa Graziko herritarrek (2011-12-21)
Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]
Klasikotasunez jantzita ederragoa dirudielako edo, "Tuzididesen tranpa"deitu ohi diote aditu askok egungo Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Txinak, gero eta argiago, daramaten talka-joairari. Atenas eta Espartari gertatu omen zitzaien bezala, bat beherantz eta bestea... [+]