Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizuna aitortzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari

  • 1976ko Martxoaren 3ko gertaeren harira, EH Bilduk eta Sumarrek Eusko Legebiltzarrean ostegun honetan egindako eskaerari zuzenketa aurkeztu diote EAJk eta PSE-EEk. Horren arabera, Espainiako Gobernuari eskatuko diote “Estatuak sarraskian izan zuen papera aitortzeko”.


2026ko otsailaren 26an - 13:39
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Legebiltzarrean onartutako ebazpenak, halaber, Carlos Arias Navarro orduko Espainiako Gobernuko presidentearen “jarduera neurrigabea” gaitzestea ere eskatuko dio gobernuari. Espainiako Poliziak egun hartan bost langile hil eta dozenaka herritar zauritu zituen Gasteizen.

EH Bildu eta Sumarren ekimenak eskatzen zuen ere 1978ko sanferminetan estatuak izan zuen parte-hartzea eta erantzukizuna onartzea eta, hori aitortuz, Pedro Sánchez presidenteak maila goreneko adierazpen ofiziala egitea.

Adostutako zuzenketak, halaber, biktimen memoria, duintasuna, erreparazioa eta ez errepikapenaren printzipioekiko konpromisoa adieraz dezala eskatzen dio Espainiako Gobernuari. Legebiltzarrak, era berean, babesa eman dio Martxoak 3 Fundazioa oroimenaren esparruan egiten ari den lanari, eta ados agertu da Zaramaga auzoko Asisko San Frantziskoko elizan gertaeren memoriala sortzeari.

Legebiltzarrak, halaber, eskatu die Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdiei, bertan Sekretu Ofizialen legea desblokeatze eskatzeko, horrela Martxoaren 3ko informazio ofiziala desklasifikatu ahal izateko.


Martxoak 8 kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Teknologia
Korapiloa

2025eko martxoaren 12
M8

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...