Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak

  • Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du. 

Pasa den abenduan hezkuntza euskaldunaren alde mobilizatu zen. Ikama

2026ko urtarrilaren 26an - 12:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikamak martxorako greba zikloa deitu du: martxoaren 3an ikasle greba eta martxoaren 17an greba orokorrarekin bat egin dute . Atzo, gaur eta beti ikasleok lehen lerroan lemapeko greba zikloa erdigunean ipintzeko helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi dute.

Lehenengoa Gasteizen duela 50 urte Espaniako Poliziak hildako Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo, Pedro Mari Martinez eta Bienvenido Pereda omentzeko izango da. Memoria historikoaz eta ikasle mugimenduak transmisioan zein langile borrokan daukan garrantziaz jardun nahi dutela adierazi dute. Gasteizen, 12:00etan Elurretatik abiatuko, mobilizazio egingo dutela adierazi dute.

Bigarrena, ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko izango da. Martxoaren 17an sindikatuek presio egin nahi diete patronalari, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa edukitzeko, 1.500 eurokoa.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Greba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.