argia.eus
INPRIMATU
Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean
  • Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.

Ainara Rodil Jaime 2024ko otsailaren 26a
Esne Beltza izango da egitarauan / Argazkia: Gartxoak

“Harrera elkartearen helburua euskal preso eta erbesteratuak haien desmartxa pertsonal eta borondatezkoan laguntzea da, pairatu duten presondegiko eta/edo erbesteko bizipenen ondotik herritar estatutua berreskuratzeko gisan”, adierazi dute antolatzaileek. Kontzertuak izango dira 19:30tatik aurrera merkatu estalian.

Luhusuko auziaren epaiketari begira ere daude antolatzaileak: “auziperatuak diren bi pertsonendako, Beatrice Molle-Haran eta Txex Etcheverry, errugabetzea eskatzeaz gain, Bakegileen dinamikaren ondorioz eragileek aitzin egin behar dieten gastuei gure ekarpena egiteko baliatuko da kontzertu hau”.

Sarrerak

Ezpeletako Doxpi ostatuan eta Baionako Pyrenees (Xina) ostatuan eskuratu daitezke sarrerak, 10 eurotan. Egunean bertan 12 eurotan jarriko dituzte salgai.