Martxoaren 26an abiatuko du dirua biltzeko kanpaina Seaskaren Integrazio Batzordeak

  • Ahalmen urriko haurrek hezkuntza ikastoletan segitu ahal izatearen alde lanean ari da Integrazio Batzordea elkartea. Aurten 176.000 euro biltzea du xede, 162 haurrek inklusio programa jaso ahal izateko.


2022ko martxoaren 17an - 10:59

"Elkarrekin urrunago goaz" leloa aukeratu du aurten Integrazio Batzordeak, martxoaren 26an abiatuko duen kanpainarentzat. Helburua: 176.000 euro lortzea, Seaskaren sarean diren 162 haurren hezkuntza programa bermatzeko. Urtez urte, emendatuz doa beharra: aurten 70 dira lehen mailan eta 92 bigarren mailan; 2021ean, berriz, 118 haurrekin hasi eta 150ekin bukatu zuten ikasturtea.

Informazio mahaiak eta laguntza deiak bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan martxoaren 26an. Horrez gain, hainbat ekimen izanen dira dirua biltzeko: martxoaren 20an Itsas Laminen Korrika Angelun; martxoaren 28an Larzabalen haur autista duen guraso baten lekukotasuna ikasleen aitzinean; apirilaren 3an Neska Korrika Azkainen; apirilaren 24an Donibane Garaziko zinema gelan dokumental bat proiektatuko dute; eta Kanbon Brik a Brak salmenta ukanen dute maiatzaren 26an.

Frantziako Estatuaren laguntzak gutxitu dira

Frantziako Hezkunde Nazionalak ez ditu laguntzaile postu guztiak diruztatzen. Hori horrela, Integrazio Batzordeak hainbat postu bere gain hartu behar ditu, lan kontratu mugatuak erabiliz. Gisa horretan, 2020-2021 ikasturtean hamaika langile enplegatu zituen Integrazio Batzordeak –zazpi AESH edo kurtsoetarako laguntzaile, hiru begirale hezitzaile eta kantina orduentzat langile bat–. Aurten kantina orduetako laguntzaileen postuak ez ditu diruz lagundu nahi Frantziako Estatuak, dioelako lekuko instituzioena dela ardura hori. Gutuna bidali die herriko etxeei, baina oraingoz ez du erantzun baikorrik jaso Integrazio Batzordeak.

AESH lan postuak "azpi-baloratuak" direla adierazi du elkarteak, baina, prekarizazio hori Frantziako Estatuaren politikaren emaitza da.

Betebehar horiek guztiak aurrera eramateko dute diru kanpaina bideraturik. 1999 urtean sortu zuten elkartea eta urtez urte handituz joan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude