Lanak abenduaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira eta 2021eko urtarrilaren 20an jakinaraziko ditu epaimailak finalisten izen abizenak. Ekitaldi nagusia Otsailaren 14an izango da.
Kaixomaitia.eus ipuin erotikoen lehiaketa antolatu dute eta abenduaren 21a baino lehen igorri beharko dira testuak. Euskaraz idatziak eta 6.000 eta 20.000 karaktere bitartekoak izan beharko dira kontakizunak. 2021eko urtarrilaren 20an jakinaraziko ditu epaimahaiak finalisten izen-abizenak eta ekitaldi nagusia otsailaren 14an egingo dute.
Duela hamarkada bat pasa jaio zen Kaixomaitia.eus webgunea, ordutik euskaldunen harremanetarako sare gisa erabili da eta gaur egun, bakarrenetarikoa da berau sustatzen duena. 2015ean sortu zuen blog pertsonala, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualez hitzketan aritzeko eta kontaketa eta ipuin laburrak ere, bertan biltzen zituen. Bertatik sortu da Kaixomaitia.eus kontaketa erotikoen lehiaketa. Ekimenak Elkar argitaletxearen babesa jaso du.
Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute, Dorleta Kortazar, Antxiñe Mendizabal eta Iñigo Arandia Kaixomaitia.eus-eko kudeatzaileak. Zortzi lan hautatuko ditu hirukoteak eta Kaixomaitia.eus-eko harpidedunak balorazioa jasota, irabazlea izendatuko dute. Zortzi obra sailkatuek 100 euroko opari txartela bereganatuko dute; irabazleak ordea 1.000 euro jasoko ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 250.
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Bikote batek duela kasik hiru urte zabaldu zuen denda Hendaia erdigunean, Errepublika plazan, proiektu independente bat abiatzearen ilusio handiz.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Ane Zubeldiak (Hondarribia, 1994) eta Eider Adeletxek (Pasaia, 1995) osatzen dute Mejillon Tigre kolektiboa. 2016tik 2019ra Autobiographikal saioa egin zuten, hainbat emakume poeten lanak biltzen zituen zuzenekoa; eta ordutik beste hainbat proiektu ere egin dituzte bakarka... [+]