Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloaren 30. edizioa apirilaren 18tik 22ra egingo da, Kutxaren Andia kaleko aretoan. Aurten, hamar herrialdetako 33 film eskainiko dituzte eta horietan bi gai nagusituko dira: marrazoen neurriz kanpoko harrapaketak eta umorea. Gainera, zikloaren 30. urteurrenaren harira, bi argazki erakusketa eta urpean pintaturiko margolanak jasoko dituen hirugarren bat antolatuko dira.