Marixol Iparragirre ere eskuin muturraren jazarpena jasaten ari da

  • Iparragirreren herrira joan ziren atzo Revueltako faxistak, eta bere aurkako propaganda banatu zuten. Espetxetik kanpo hainbat ordu igarotzeko aukera izango duela-eta, bere kontrako jazarpen-kanpaina indartu dute eskuin muturreko taldeek eta komunikabideek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 1ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gipuzkoara bertaratu ziren igandean Revuelta talde faxistako hainbat kide, Marixol Iparragirre euskal presoaren jatorrizko herrira, bere aurkako jazarpen-kanpaina areagotzeko. Izan ere, berriki eman diote baimena astelehenetik ostiralera bitartean hainbat ordu kartzelatik kanpo pasatzeko, eta hori aitzakiatzat hartuta joan dira faxistak bere herrira. Iparragirreren kontrako propaganda banatu zuten bizilagunen artean, "Sanchez y Bildu han liberado a un asesino en tu barrio" zioten esku-orri batzuk, hala nola.

Aurretik ere Garikoitz Aspiazuri gertatu bezala, eskuin muturreko erakundeen eta komunikabideen jazarpena jasaten ari da Iparragirre. Hamaika kazetari eta kamera zituen zain Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean, bertatik irteteko aukera izan zuen lehenengo egunean, eta sekulako kanpaina mediatikoa izaten ari da egun hauetan bere kontra. Covite elkartea ere kexu da Iparragirrek lortutako baimena dela-eta, "eskandaluzkoa" eta "justifikaezina" dela esanez. 

Iparragirrek bi hamarkada baino gehiago daramatza preso, Frantziako nahiz Espainiako estatuetan izan baitute gatibu. 2019an Espainiaratu zuten Frantziatik, Auzitegi Nazionalean hamabi epaiketa egiteko.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.