Marielle Francoren hilketaren harira deklaratzera deitu dute Bolsonaro

  • Marielle Franco aktibista eta Partido Socialismo y Libertad alderdiko zinegotzia tiroz hiltzearen susmagarri nagusiak Jair Bolsonaroren etxean izan ziren krimena jazo baino ordu batzuk lehenago. Presidente brasildarra deklaratzera deitu du epaileak.


2019ko urriaren 30an - 14:43

Susmagarrien eta presidentearen artean bada loturarik, aurretik azaldu izan dugunez, baina tiroketa baino lehenxeago Bolsonaroren etxean izan zen Elcio Viera susmagarri nagusia, hala ageri da etxeko bisita-liburuan, Jornal Nacional egunkariak jakinarazi duenez. Egun horretan Bolsonaro etxetik kanpo bazen ere, Gobernuaren eta krimenaren arteko loturarik ba al den ari dira ikertzen.

“Gaur jakin dugun informazioa oso serioa da. Errepublikaren presidenteak hilketa batekin inolako harremanik ez duela ziurra behar du izan. Erantzunak nahi ditugu”, adierazi du Marielle Francoren alderdiko buruak. “Marielle eta Andersonentzat justia” ere eskatu du. Autoaren gidaria zen Anderson Gomes, eta hura ere hil zuten tiroketan.

Aktibista eta esku-hartze militarrarekin kritikoa

Marielle Francok 38 urte zituen eta Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izan duen esku-hartze militarra gogor kritikatzeagatik nabarmendu zen; esku-hartze hori fiskalizatzeko komisioko errelatorea zen. Bereziki emakume beltzen eskubide zibilen alde jardun zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Eguneraketa berriak daude