Sindicato de Inquilinas e Inquilinos

2026ko irailaren 28an - 10:51
Azken eguneraketa: 13:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Halaxe idazten dute Espainiako prentsan, dena batera, hitz bakar baten. Gizartea esnatzeko behar zen txinparta dela diote, gauzak aldatuko dituen mugarri. Etxebizitza politika publikoak errotik aldatzea ezinezkoa dirudien arren, badirudi Maricarmenen etxegabetzeak blokeo politikoa hautsi eta akordioak bultza ditzakeela.

Espainiako komunikabideetan kasuari buruz esandakoak eta erakutsitako irudiak latzak dira. 87 urteko andrearen etxegabetzeak 10.000 lagun mobilizatu zituen Madrilen. Madrilen, eta iberiar penintsulako hainbat herri eta hiritan. Blokeatu zituzten kale nagusiak, jasan zuten poliziaren bortizkeria, eta NBEraino iritsi ziren adierazpen politikoak. Poliziek egurtutako manifestarien irudien artean, Maricarmen anbulantzian sartu zuten, gurpildun aulkian baino, esku-ohean. Zaurgarritasunaren irudi gordina, kapitalismo zapaltzailearen beste adibide bat.

Eta izan zitekeen Maricarmen, Miren Karmentxu, edo, dezente errazago eta isilago, Mohamed edo Yassine. Edo gure eskolako Nor, Ix Najah edo Riyaden familiak. Zaurgarritasunak ez du hizkuntza edota azal kolorerik, baina azal iluntxoagokoak beti zaurgarriago, beti baztertuago. Datu estatistikoek ere adierazten dute errealitate gordina: etxebizitza alokatzeko zailtasun handiagoak dituzte jatorri atzerritarra duten herrikideak. Etxebizitzen negozioan ere, arrazakeria presente.

Etxebizitzarako eskubidea bermatuko duten politika publikoak behar ditugu, baina ezinbestean ertzetara begiratzeko ariketa kontzientea eginda. Ezin dugu onartu ume bakar bat egotea eskolara kalean lo eginda doana, ez eta jatearen eta alokairua ordaintzearen artean aukeratu behar izatea ere. Gure artean, baina, oinarrizko beharrak estaltzeko politika publikoak bultzatzetik urrun, zaurgarriak kriminalizatzen dituzten alkate eta politikariak ditugu.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko urriaren 1
Barra warroak
Jabeak eta gabeak

2026ko irailaren 30
Analisia
Maricarmen

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.