Manuel Egiguren Bolivian bizi zen gotzain gipuzkoarra hil da

  • Manuel Egiguren apezpiku laguntzaile frantziskotarra atzo hil zen 82 urterekin Bermeoko komentuan. Goiatzen (Gipuzkoa) jaio zen eta Trinidaden (Beni, Bolivia) bizi zen 1982az geroztik gotzai gisa. Ezagutu zutenek nabarmentzen dute oso "Evozalea" zela eta lan handia egin zuela Beniko indigenen artean.


2012ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Manuel Egiguren gotzaina duela sei urte. (Argazkilaria: Txomin Txueka)

Egigurenek teologia ikasketak burutu zituen Arantzazun eta ondoren Filosofia ikasi zuen Zarautzen. 1962an joan zen Hego Amerikara misiolari, eta ordutik Kolonbian, Ekuadorren, Dominikar Errepublikan, El Salvadorren, Uruguain, Argentinan, eta Paraguain ibili zen. Taupadak GKEaren sortzaileetako bat izan zen eta indioen eta emakumeen eskubideak babesteko bulegoak sortu zituen Benin. Bere ibilbidea oparoan zenbait sari ere eskuratu zituen Egigurenek. 1998an Beniko urteko pertsonaia izendatu zuten eta 2003an urteko Euskal Kooperantearen saria eman zion Eusko Jaurlaritzak. Trinidadeko plaza batek bere izena ere hartu zuen.

Informazio gehiago:

"Hego Ameriketan oso prozesu latza dator". Pello Zubiriak egindako elkarrizketa (1982-06-12)

"Mundu hau infernua da". Amets Arzallusek egindako elkarrizketa (2004-06-13)

Bi euskal misiolari Bolivian izeneko Sareko Argiaren bideoa (2006-09-24)

"Evo Moralesekin itxaropena sortu da Bolivia berri bat moldatzeko". Elkarrizketa Hernaniko Kronikan. (2006-03-02)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


2022-06-13 | ARGIA
Aurrekaria Hego Amerikan
Boliviako presidente auto-izendatu zen Añezi hamar urteko espetxe zigorra, estatu kolpea ematea egotzita

Asteburuan aurrekaria ezarri dute Bolivian estatu kolpea ematen saiatzen direnentzat, hamar urteko espetxe zigorra ezarriz Jeanine Añez senatari ohiaren, Williams Kaliman Indar Armatuetako komandante ohiaren eta Yuri Calderon Poliziako komandante ohiaren aurka.


2021-11-09 | Leire Artola Arin
Ketxua hizkuntza biziberritzeko plana osatzen ari dira Bolivian, Garabideren parte hartzearekin

Bolivian izan dira Garabide elkarteko hiru kide, plan estrategikoa prestatzeko lehen saioetan, eta euskararen biziberritzearen gakoak azaldu dizkiete ketxua komunitateko kideei.


Eguneraketa berriak daude