argia.eus
INPRIMATU
Manifestazioa egingo du mugimendu antiespezistak ostiralean Bilbon
  • Euskal Herriko hainbat eragile antiespezistak deitu du manifestazioa azaroaren 1an Bilbon. Unamuno plazatik abiatu eta udaletxean amaituko dute mobilizazioa.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko urriaren 31
"Animalien askapena" lelopean 2018ko abenduan Bilbon egindako manifestazioa / NOR

"Urratsez urrats, animalion askatasunerantz!" lelopean, Euskal Herriko mugimendu antiespezistak manifestazioa deitu du ostiral honetan. NOR antiespezista, Askekintza, Tafalla Antiespezista, Bezala, Arkanbele, Gasteizko Ekipo Antiespezista, Antsoain Antiespezista, Inurri Antiespezista, Durangaldea Antiespezista eta Liberazio orroa eragilean batu dira mobilizazioa deitzeko.

Eguerditik aurrera hasiko da egitaraua Bilbon. 13:00etan busen iritsiera aurreikusi dute antolatzaileek. Somera kaletik poteoa abiatuko dute jarraian. 15:00etan, bizkotxoa, txokolatea eta kafea eskainiko dute 7Katu gaztetxean. Horren ostean, 15:30etan, Peru Galbeteren kontzertuaz gozatuko dute. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Unamuno plazatik, eta Udaletxean amaituko da. 20:00etan iritsiko dira autobusak.