argia.eus
INPRIMATU
Maite Agirre: “Teatroa desagertzen bada, gizartea pikutara doa”

2010ko ekainaren 28a
Maite Agirre

"Teatroa beti dago krisian, baina beti hor dago. Imajinatzen duzu erlijioak desagertzea, erritu horiek desagertzea? Ezinezkoa, ezta? Bada teatroa beste erritu bat da, aurrez aurre egiten dena. Kolektibitateek bildu beharra daukate, biltzea bera erritu bat da. (...) Gure ikuskizunetan jendearen parte hartzea handitzen ari denez, harreman horrek poz handiak ematen dizkit. (...) [Donostiako Antzerki Azoka gehiago ez egitea erabaki zutenean] profesionalak zur eta lur geratu ginen. Presio pixka bat egin genuen , eta aurten berriro egitea erabaki zen. Baina hain dira kapritxosoak dira erabakiak... Orain bai, orain ez. Susmoa daukat Tabakaleraren kontuan ere horrelako zerbait egon ez ote den".