argia.eus
INPRIMATU
‘Maitasuna da bide bakarra’, Arkaitz Bellonen bikotekidearen gutuna
  • Aniaiz Ariznabarretak, Arkaitz Bellonen bikotekideak idatzitako gutuna argitaratu du Berriak.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 14a
Arkaitz Bellon gaztea.

Elorrioko gaztea pasa den astean Sevillako Puerto de Santamaria kartzelan hilik aurkitu zutenetik idatzi duen lehenengo gutuna da.

Pertsona alaitzat deskribatzen du Bellon, “ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria... Ilusio eta bizipozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat”.

"Gauza asko lapurtu dozkuez… gehiegi… dena ez baitago gure esku… nahi eta ezinak agortu zaitu, amorruak lehertu… baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku dagoenarekin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei deutzagun eta dozkuen maitasunaren indarrarekin egingo dot aurrera… maitasuna da bide bakarra… guk, maitasunetik egiten dogu borroka… osasuna, askatasuna eta maitasuna! jtk!"

Gutun osoa irakurtzeko, sartu hemen.