Maiatzean hasiko da Maialen Mazonen hiltzailearen aurkako epaiketa

  • 2023ko maiatzean labankadaka erail zuen bere bikotekide ohiak, haurdun zegoela. Alaba txikia ere bertan zen. Hiltzaileak urruntze-agindu bat zeukan Maialenekiko, eta VioGen babes-sistemaren barruan zegoen biktima.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko martxoaren 5ean - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2023ko maiatzaren 27an berri lazgarri bat izan zen Gasteizen: Maialen Mazon izeneko emakume bat erail zuen bere bikotekide ohiak labankadaka, hiriko apartahotel batean. 32 urte zituen Maialenek, eta haurdun zegoen; bi bikiren esperoan zegoen. Erailketa izan zen unean, gainera, bertan zegoen bere alaba txikia, 3 urte besterik ez zituena, eta ordu luzez egon zen hildako amaren gorpuaren alboan.

Zaragozan atxilotu zuten hiltzailea hurrengo egunean, Valentziara ihes egin nahian ari zenean; bertakoa da jatorriz. Bere momentuan, Valentzian bizi izan ziren biak, baina "muturreko arriskuko babesa" jarri zioten Maialeni, bikotekidearen partetik jasandako indarkeria matxista zela-eta. Urruntze-agindu bat zeukan indarrean erasotzaileak, eta biolentzia matxistari aurre egiteko VioGen babes-sistemaren barruan zegoen biktima. Baina horrek ez zuen ekidin gizonezkoa Arabaraino mugitzea eta, bertan, Maialen erailtzea.

EITBk atzo jakinarazi zuenez, datorren maiatzaren 4an hasiko da hiltzailearen kontrako epaiketa, Arabako Probintzia Auzitegian. Maiatzaren 15era arte luzatuko da judizioa, eta herri-epaimahai bat izango du.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.