Maduro presidenteak Miami-Bogota ardatzari egotzi dio hilketa saiakera

  • Lehergailuz kargatutako hainbat dron presidentearen inguruan lehertu ziren.


2018ko abuztuaren 06an - 10:42
Ezkerrean Maduro diskurtsoa eman aurretik; eskuinean dronetatik babestuta (Argazkia: The Indian Express)

Caracasen larunbateko 17:41 ziren (00:41, igandean Euskal Herrian) Nicolas Maduroren aurkako atentatua egiten saiatu ziren. Venezuelako presidentea herrialdeko Guardia Nazionalaren 81. urteurreneko ospakizunen amaierako diskurtsoa ematen ari zen.

Franelas taldeak bere gain hartu du erasoa eta berriro egiten saiatuko direla adierazi dute. Sare sozialen bitartez adierazi dutenez bi dron helarazi nahi zituzten Madurorengana baina frankotiratzaileek dronak jo eta bota egin zituzten.

Lehenengo leherketa pirotekniaren akats bati egotzi zion Madurok, segundo batzuk geroago eszenatoki atzean bigarren leherketa bat entzun zen eta militarrak mugitzen hasi ziren presidentea babesteko. Orduan konturatu zen presidentea zer gertatzen ari zen. Zazpi pertsona zauritu dituzte lehergailuek.

“Ni hiltzeko atentatua izan da. Gaurko egunez ni hiltzen saiatu dira eta Venezuelako ultraeskuindarrek izan direla iradokitzen du, Kolonbiako eskuindarrekin aliatua, eta Juan Manuel Santosen izena atentatuaren atzean dago, ez dut inongo dudarik”. Hauek izan dira Maduroren hitzak atentatuaren ondoren emandako prentsaurrekoan.

Elkartasun keinuak iritsi zaizkio mundu guztitik: Bolivia, Kuba,Espainia eta Errusiako gobernuek eraso gaitzetsi dute, besteak beste.

Hemen erasoaren irudiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
"Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean"

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
"Ez dugu irla bat izan nahi"

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


Eguneraketa berriak daude