Maderas de Llodioko langileek Garnicak egindako azken eskaintza onartu dute eta greba amaituko da, 262 egunen ostean

  • Langileek eurek adostu dute azken eskaintza onartzea eta, ondorioz, eskualdean egon den grebarik luzeena amaituko da. Hurrengo egunetan eskainiko dituzte akordioari buruzko xehetasunak.

Maderas de Llodioko langileak. Aiaraldea.eus

2026ko ekainaren 9an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maderas de Llodioko lan gatazka amaitu da, momentuz. 262 eguneko greba izan da eta akordioarekin bukatu da, langileek Garnica taldeko azken eskaintza onartu baitute. Berez, enpresak ultimatum gisa aurkeztu zuen eta beharginek ontzat eman dute.

Hurrengo egunetan formalizatuko dute akordioa eta ziklo bat itxiko du. Langile batzordeak adierazi du hurrengo egunetan zehaztuko dutela nola itzuliko den jarduera lantegira zortzi hilabeteren ondoren, eta zeintzuk diren akordioaren nondik norakoak.

Batzordeak balioan jarri du egindako 262 eguneko greba: "Langileek argi utzi dute ez daudela prest horrelako erabakiak erantzun irmo eta antolaturik gabe onartzeko. Orain arte lortutako guztia, baita gaur egun mahai gainean dauden neurri eta konpromisoak ere, beren lanpostuak eta etorkizuna defendatu dituzten langileen borrokaren, batasunaren eta konpromisoaren emaitza dira. Antolakuntza kolektiboa, batasuna eta mobilizazioa funtsezkoak izan dira alternatibak sortzeko eta gatazkaren hasieran ezinezkoak ziruditen akordioak lortzeko".

Halaber, "eskerrik beroenak" adierazi dizkiote eskualdean greba babestu duten guztiei, elkartasun zabala izan baitu borrokak.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.