Maddi Ane Txoperenak irabazi du Bardozeko saioa eta osatu da Xilabako finala

  • Xilabako azken final aitzinekoa irabazita, urtarrilaren 31n jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Maddi Ane Txoperena bertsolariak. Finala Donibane Lohitzuneko Jai Alain izanen da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 20an - 07:00
Bertsozale Elkartea
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bardozeko Ezker paretan jokatu da 2025-26 Xilaba Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken final aitzinekoa, ia 300 lagunen aitzinean. Bertsularien Lagunak Elkarteak antolatu du saioa, Bardozeko herriko etxea eta Bardozeko ikastolaren laguntzarekin. Ondorengo sei bertsolariak aritu dira kantuan:

Bertsolarien artean, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du puntu gehien (562), eta, horrenbestez, urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen jokatuko den finalerako sailkatu da. Horrela gelditu da, zehazki, Bardozeko saioko sailkapena:

  • Maddi Ane Txoperena Iribarren.................................562
  • Aitor Servier Etxexuri.................................................546.5
  • Irantzu Idoate Funosas..............................................539
  • Ramuntxo Christy Biscay............................................504
  • Patxi Iriart Hiribarren..................................................502.5
  • Karlos Aizpurua Etxarte.............................................484.5

Gai emailea Ekhi Erremundegi Beloki izan da.
Epaile lanetan talde hau aritu da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez "Txuriya"Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Horrenbestez, argitu da sei finalisten zerrenda. Hauek izanen dira aurtengo finalean kantatuko duten bertsolariak:

  • Miren Artetxe Sarasola
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Aitor Servier Etxexuri
  • Irantzu Idoate Funosas
  • Elixabet Etxandi Goihenetxe

Dagoeneko azken hitzordua baino ez da falta Xilaba Bertsolari Txapelketa bururatzeko. Hiru hilabete bertsoz bertso bidean ibili ondotik, urtarrilaren 31n iritsiko da Xilaba Donibane Lohitzuneko Jai Alaira.

Finaleko sartzeak salgai

Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke. Sartzeak ez badira aitzinetik bukatuak, egunean berean 16:00etatik aitzina aukera izanen da lekuan berean erosteko.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.