Maddi Agirrek irabazi du Dulantzin jokatu den finalaurrekoa

  • Larunbatarekin jokatu da lehen finalaurrekoa Dulantziko Kultur Etxean. Honenbestez Maddi Agirrek irabazi du martxoaren 28an jokatuko den finalerako lehen txartela.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko martxoaren 9an - 09:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Maddi Agirrek lortu du puntu gehien,  380,5  puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Maddi Agirre: 380,5 puntu

Iñaki Viñaspre: 364,5 puntu

Unai Anda: 362,5 puntu

Aroa Arrizubieta: 348,5 puntu

Asier Otamendi: 341 puntu

Ekaitz Samaniego: 327 puntu

Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Dulantziko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hurrengo saioa, martxoaren 14an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...