Macronek Hizkuntza Gutxituen Lege debaluatua sinatu du, berrirakurketarako aukera deuseztatuz

  • Apirilaren 8an onartu zen Hizkuntza Gutxituen Legeko bi artikulu Konstituzioaren aurkakoak zirela erabaki zuen Konstituzio Kontseiluak. Lege-proposamena atzera botatzearen erabakiaren ostean, legearen aldekoek berrikusketarako bideak aztertzen ari ziren. Igande honetan ordea, Emmanuel Macron presidente frantsesak berrikusketarako bidea guztiz itxiz testua sinatu du. Ipar Euskal Herriko arduradunek, "gerra deklaraziotzat" hartu dute erabakia.


2021eko maiatzaren 24an - 12:36

Pasa den urteko otsailean Paul Molac diputatu bretoiak Frantziako Legebiltzarrean hizkuntza gutxituei buruzko lege proposamena egin zuen eta aurtengo apirilaren 8an testua bere horretan onartu zen. Apirilaren 22an ordea, 60 diputatu baino gehiagok legearen aurkako helegitea jarri zuten Konstituzio Kontseiluan. Kontseiluak azkenean legea atzera botatzea erabaki zuen hainbat artikulu Kontituzioaren aurkakoak zirelako. Ondorioz, lege proposamena moldatu eta garrantzi handieneko bi artikulu baliogabetu zituen.

Azken asteetan hainbat eztabaida izan dira erabaki hori leheneratzeko legezko aukeren inguruan. Izan ere, bi aukera posible ikusten ziren. Bata Macronek konstituzioko 2.artikuluaren erreforma egitea litzateke, frantsesa Estatuko hizkuntza ofizial bakartzat hartzen duen artikulua moldatzea, hain zuzen ere. Bide luzea litzateke presidentearen borondatea ez ezik, bi ganberen gehiengoa edo erreferendum bat beharko litzatekeelako.

Bigarren aukera, 10.2 artikuluan babestea litzateke. Laburbilduz, artikulu horrek presidenteari gaitasuna ematen dio Legebiltzarrari testua berrikusteko eska diezaion, berrikusketa osagarri moduko baterako bidea irekiz.

Azken bide honekin, Molac Legea-ren bi artikulu atzera botatzeko eztabaida berrikusteko eskatuko luke presidenteak. 4. eta 9. artikuluak dira eztabaida sortu dutenak: 4.artikulua hezkuntzako murgiltze ereduari buruzkoa da eta 9.ak estatu zibileko dokumentuetan esaterako, “ñ” zeinua erabiltzea galarazten du, frantsesez existitzen ez dena, baina bai euskaraz eta bretoieraz.

Bide hori ordea, bertan behera geratu da igande honetan Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak testua sinatu duenean. Ipar Euskal Herriko arduradun instituzionalek eta hezkuntza sareek "gerra deklaraziotzat" jo dute presidentearen jarrera politikoa eta maiatzaren 29an manifestazioa egingo dute Baionan arratsaldeko 16:00etan.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Carolina Gandulfo, doktorea eta guaraniera ikertzailea
“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Carolina Gandulfo doktorea. Argentinan jaioa, Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko Humanitate Fakultateko irakaslea. Iragan udazkenean Garabidek gonbidaturik egonaldia egin zuen gure artean, eta mintzatu zitzaigun Argentinako guaranieraz. Ikastetxe bateko esperientzia... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


Eguneraketa berriak daude