argia.eus
INPRIMATU
Baskonia-Maccabi partidan genozidioa salatzeko deia egin dute
  • Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta egiteko deia luzatu du BDZk.

Hala Bedi @halabedi 2024ko urtarrilaren 30a

Maccabi-Baskonia partidan genozidioa salatzeko deia egin dute

 enero 29  Erredakzioa InPrensa  Comentarios desactivados en Maccabi-Baskonia partidan genozidioa salatzeko deia egin dute

Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta egiteko deia luzatu du BDZk.

"Urrairen 7tik, 26.500 palestinar baino gehiagoren bizitzak ditu Israelek haien heriotzen zerrendan. Gure hirira itzuli dira, berriz ere, ustezko normaltasun-irudi kalkulatua emanez; baina, aldi berean, haien salbuespenezko segurtasun-protokoloak ezarriz, Baskoniako zaletuen kontra zein pabilioian edo inguruetan Palestinako herriaren aldeko elkartasuna adierazi nahi duen ororen kontra». Horrela mintzatu dira gaur eman duten prentsaurrekoan BDZ kanpainako kideak, Tel Aviveko Maccabi taldeak otsailaren 1ean, ostegunarekin, Baskoniaren aurka jokatuko duen saskibaloi partida dela eta.

Agerraldia baliatu dute salatzeko erakudeek Maccabiri egiten dioten harrera "Palestinako herriaren kontrako genozidio eta garbiketa etnikoaren zurikeria-kanpaina" dela, eta adierazi dute ez dutela normaltasunez onartuko. Izan ere, kirol-ekitaldi honen helburu bakarra Israelgo irudi publikoa zuritzea dela azaldu dute, "Palestinako populazio zibilaren kontra genozidio krimenak burutu dituenean".

Horretarako, dei egin diete erakunde eta zaleei neurriak hartzera. Baskoniako zaletuei eta, oro har, Gasteizko herritarrei proposatu diete:

  • Partida hasi ondorengo 5. minutura arte ez daitezela pabilioian sartu, Israelek Gazako zerrendan erail dituen 26.500 pertsonekiko (horietatik 13.000 inguru umeak) dolua eta errespetua adierazteko.
  • Maccabiko jokalariek balioa esku artean duten bakoitzean, gaitzespena adieraz dezatela "GENOZIDIOA" oihukatuz.
  • Erakuts ditzatela Palestinako eta Hego Afrikako banderak (Hego Afrika baita Nazioarteko Justizia Epaitegian genozidioagatiko salaketa bultzatu duena Israelen kontra), izan ere, ikur horiek erabat legalak dira dagokigun lege-markoan; eta ezin zaizkio, inola ere, inori erretiratu. Eta eskatzen diegu, halaber, bertako zein atzerriko edozein segurtasun indarreko agenteak ikur horiek erretiratzen saiatuko balira, identifikatzeko exijitu diezaietela.

Baskonia klubari eta erakundeei (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Udalari):

  • Ez ditzatela ezarri dagokien lege- eta eskumen-markoari gainezka egiten dioten segurtasun protokoloak, eta horrela, utz dezatela pabilioi barrura ikur legalak sartzen, hala nola Palestinako bandera, eta Palestinarekiko elkartasuna adierazi nahi duen ororen adierazpen askatasun eskubidea errespeta dezatela.
  • Ez ditzatela zigortu zilegiak eta legalak diren jokabideak eta ikurrak, eta berma dezatela adierazpen askatasuna, baita Tel Aviveko Maccabi taldearen presentziaren testuinguruan ere.

Vitoria-Gasteizko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei:

  • Ez dezatela normaltasunez onartu guztiz anormala den egoera bat, alegia, kirol ekitaldi bat erabiltzea gizateriaren aurkako krimenak zuritzeko, eta dagokigun lege-markoaren ikuspegitik ilegalak diren segurtasun protokoloak ezartzea.
  • Propaganda ekitaldi honen inguruan duten jarrera jende aurrean azal dezatela, eta horren harira, erakustaldi sinbolikoren bat egin dezatela Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioari atxikitzeko.