argia.eus
INPRIMATU
Lurrikara Nepalen: euskal herritar guztiak onik daude
  • Larunbateko lurrikaraz geroztik berririk ematen ez zuten azken bi euskal herritarrekin kontaktatu duela adierazi du Eusko Jaurlaritzak eta horiek aurkiturik onik eta kontrolpeak aurkitzen dira Nepalera turismoa egitera joandako 40 euskaldunak.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 27a
Larunbatean izan da lurrikara Nepalen. (Argazkia: AP Photo/Niranjan Shrestha).

Denetara 35 Hegoaldeko euskal herritarren berri jakitea lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eta denak ongi daude. Kazeta.info gunearen arabera Pipas Larrandaburu zuberotarrarekin Zuberoatik eta Lapurditik joandako mendizale batzuk ere Nepalen dira, okzitandarrak batuta 15ko taldea osatzen dutenak..

Larunbateko hondamendiaren ondoren 4.000 hildako baino gehiago daude eta  6.000 zauritu inguru aipatzen dituzte nazioarteko hedabideek. Oraindik ere lurrikarak gertatzen ari dira.

Bertan den Oscar Ruiz de Luzuriaga euskal herritarrak Radio Euskadiri egoera lasaitua dagoela adierazi dio. Hala ere, astearterako beste lurrikara bat iragarri dutela azaldu du.