Lurrazalaren sorrera zuzenean behatu da lehen aldiz

  • Lehen aldiz zuzenean behatu ahal izan da itsas hondoaren hedapena. Indiako Ozeanoan gertatu da, Australiako eta Antartikako plaka tektonikoen arteko mugan dagoen ozeano-gandorrean.


2026ko uztailaren 14an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nature aldizkarian aurkeztu dira ikerketaren datuak. Lurrazala suntsitu eta birsortu egiten da, plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz. Lurrazal berria sortzen duten eremu nagusiak ozeano-gandorrak dira: osotara 65.000 km-ko luzera duten itsas hondoko “mendikate-sareak”. Gandor horietan, lurrazal osoaren bi heren sortu da, plaka tektonikoen azpitik magma igo, hoztu eta solidotu egiten baita. Orain arte, gutxi ezagutzen zen gandorretan denbora-tarte laburretan gertatzen zen hedapen-prozesuaren inguruan.

Bretainiako (Frantzia) Brest Unibertsitateko Jean-Yves Royer ikertzaileak eta haren kideek behatoki autonomo bat instalatu zuten Indiako Ozeanoaren hego-ekialdean dagoen ozeano-gandorraren eremu batean. Zonalde hartako kartografia eta datu sismikoak biltzea zen helburua.

Kasualitatez, 2024ko apirilaren 26an, aparailuak instalatuta zeuzkaten bitartean, gandorra hedatzen hasi zen. Sei eguneko tartean, 4,2 m zabaldu zen, eta lurrazal berria sortu zen espazio egin berrian.

Behaketa horiekin, egileek ondorioztatu dute gandor inguruko failak maizago mugitzen diren arren, ozeano-gandorren hedapen-segmentuek hamarkadetan metatzen dutela desplazamendua eta bat-bateko gertaeretan askatzen dutela tentsioa.


Irakurri gehiago: Zientzia
Zientzia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (IV)
Santa Ana lurmuturrean, nondik? Itsaso aldetik...

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

2026ko uztailaren 8
Teknologia
Pantailen inguruan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...