argia.eus
INPRIMATU
“Lurpeko ekonomiak gizarte ehuna suntsitzen du, ez bakarrik ikus-entzunezkoaren industria”
  • No habrá paz para los malvados pelikula izan da Espainiako Zinema Akademiak banatzen dituen Goya sarietako irabazle nagusia: sei Goya jaso ditu guztira, tartean filmerik eta zuzendaririk onenarenak. Egileari, Enrique Urbizu bilbotarrari, elkarrizketa ugari egin dizkiote eta El Correo egunkarikoaren pasarte batzuk jaso ditugu hemen, bere pelikulaz eta kultura askeaz:

2012ko otsailaren 21
Enrique Urbizu, Goya sariarekin.

No habrá paz para los malvados thrriller-a dela-eta, Urbizuk dio ingurua dela gai bati heltzeko lehengaia: "Nolakoak garen, nola bizi garen, hori da ongarria edozein narratzailerentzat. Zinema beltzak gauza garaikideez askatasunez hitz egiteko aukera ematen dizu, ukitu naturalista duen triller-ak bertako kutsua emateko balio dit. Herrialde hau asko aldatu da, mota guztietako lapurrak ditugu. Jada ez da hain arraroa aktore espainiar bat ikustea eskopetarekin egurra banatzen".

Pirateriaz eta Interneteko deskargez galdetuta berriz, honakoa erantzun du: "Nahikoa da kulturarako sarrera askearen eztabaida teorikoez. Hemen lurpeko ekonomia asko dago, sortzen dituen industriari etekinik ematen ez dioten ekintzak, Gizarte Segurantzan kotizatzen ez dutenak, BEZ ordaintzen ez dutenak eta kontabilitaterik gabeak. Gizarte ehuna suntsitzen dute, ez bakarrik ikus-entzunezkoaren industria (...) Megaupload-eko lodikote horren etxea irudi esanguratsuena da. Kultura askearen kontuarekin datozkidanean esaten diet: Honi etxea ordaintzeko?".